Ama edoskitzaroari buruzko hitzaldia egingo dute asteazkenean Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 20:10

Etzi, asteazkenarekin, ama edoskitzaroari buruzko hitzaldia egingo dute Berangon, Taupadagunea hazkuntzarako elkarteak antolatuta. Hitzordua arratsaldeko 5:30ean jarri dute, Berangoetako kultur etxean. Bertan, gai horri buruzko aholkulari Kata Legarra egongo da hizlari moduan. Munduko Osasun Erakundeak eta Unicefek ama edoskitzaroa beharrezkotzat jotzen dute jaioberriaren aurreneko sei hilabeteetan. Denbora tarte hori pasata, haurrari bularra ematearekin batera, beste elikagai batzuk ematea gomendatzen dute, osagarri gisa, bi urte bete arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera librea izango da. Argazkian, hainbat guraso berri Barrikan egindako hitzaldi batean / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun