Udalerriari buruzko informazioa jasotzeko pantailak jarri dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 20:14
Sopelako Turismo Zerbitzuak ukimenezko pantaila bana jarri du bere bulegoetan, egunean 24 orduz zerbitzua emateko helburuarekin. Horien bidez, herritarrek zein bisitariek udalerriari buruzko informazio guztia jasotzeko aukera izango dute, hau da, toki turistikoak, planoa, kultur eta kirol ekitaldiei buruzko informazioa, eguneko guardiako farmaziak, eskualdeko informazioa, eguraldiaren iragarpena eta olatuen aurreikuspena, besteak beste. Informazio guzti hori espainolez, euskaraz, ingelesez eta frantsesez egongo da eskuragarri. Argazkian, turismo bulegoa Sopelan / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun