Lorezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa egingo dute Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 20:58

Getxoko Txorimalo gaztetxeak hiru eguneko ikastaro berezia hartuko du Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna EHNE elkartearen eskutik. Bertan, lorezaintza ekologikoari buruz arituko dira. Eskolak ostegun honetan, hilak 26, hasiko dira. Beste saioak hurrengo ostegunetan egingo dituzte, ekainaren 2an eta 9an, hain zuzen. Ikastaroa arratsaldeko 5etatik 7:30era arte izango da. Argazkian, gaztetxean egindako aurreneko ortua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun