Aste honetan estraditatuko omen dute Aitor Artetxe algortarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 21:12

Itxura guztien arabera, aste honetan eramango dute Frantziatik Espainiara Aitor Artetxe Rodriguez preso politiko algortarra. Mutila 2008ko abenduaren 8an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Gerben, Bagneres de Bigorre ondoan (Pirineo Garaiak), ETAko kidea zelakoan. Beste bi euskal herritar atxilotu zituzten berarekin batera. Maiatzaren hasieran, berriz, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak. Tartean, Espainiako Gobernuak egindako estradizio eskaeretako bat onartu zuten Frantziako tribunalek eta, espetxe zigorra bete ostean, Artetxe Madril aldera eramango dute. "Aste honetan, egindako kalkuluen arabera", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazitakoaren arabera. Argazkian, Aitor Artetxeren irudia auzokide batek helduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun