Pasa den ostiralean ospatu zen
Guaitorock jaialdiko lehenengo
Maketa Lehiaketa, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Bertan, Portugaleteko
Psyko talde euskalduna nagusitu zitzaien
Nafarroa 1512 eta
Mala Noche bandei, publikoak egindako bozketa dela medio. Hortaz, portugaletetarrak irailaren 16ko finalean izango dira. Bertan garaitzekotan, Urdulizko Tio Pete estudioetan maketa grabatu ahal izango lukete. Baina, bitartean, haiekin lehiatuko diren beste hiru taldeak aukeratzeko finalaurrekoak izango dira, ekainaren 9an, 16an eta 18an. Lehenengo bi saioak Bilboko Kukutza gaztetxean burutuko dira eta azkena Itzubaltzeta gaztetxean. Taldeka, ekainaren 9an, Kale Gorrian, Baltzak eta Trin izango dira. Aste bat beranduago, Kilauea, Bajon de Glukosa eta Reborn. Itzubaltzetan, ordea, sei talde ariko dira: Ertz, Luppulo, Thream, Urban, Hombre Proyecto eta Kopia Barata. Iaz sorturiko Guaitorock jaialdian hogei musika taldek jo zuten, baina parte hartu zutenez gain, hainbat talde kanpoan gelditu zen. Aurten, Guaitorocken antolatzaileek inori ezetz esan behar ez izateko antolatu dute Maketa Lehiaketa. Argazkian, Psykoren kontzertu bat / © Psyko.