Euskalakari Koplalari Lehiaketa irabazi du Algortako Lauaxeta euskaltegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 24a, 19:52

Korrikaren 17. edizioaren baitan antolatutako Euskalakari Koplalari Lehiaketan Algortako Lauaxeta AEK euskaltegiko txori kantariak nagusitu dira. Izan ere, Bertsozale elkarteak jarritako epaileen arabera, haiena izan da "Euskalakari baten eguna" gaiaren inguruko kopla sortarik onena. Bertsozale.com-ek zabaldu duenez, Ekaitz Larrazabal "Katxo" irakaslea eta bertsolariak gidatutako ahots lirainen taldeak datorren ostiralean jasoko du saria: bertso bazkaria egingo dute Zornotzako Uxarte Sagardotegian. Bertan, Jon Maia eta Xabier Amuriza ariko dira kantuan. Guztira dozena bat euskaltegik eta mintzapraktika taldek parte hartu du kopla idatzien lehiaketan, guztiek "Ama begira zazu, ikusi nuenean" doinupean dozena erdi kopla aurkeztuta. Argazkian, Lauaxetakoek egindako bideoaren irudi bat / © Lauaxeta AEK - Bertsozale elkartea.

Algortako Lauaxeta AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleek egindako bideoa (© Lauaxeta AEK - Bertsozale elkartea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun