Maiatza eta ekainerako deitutako hiru lanuzte egunetatik lehenengoa izango dute bihar, asteazkena,
Metro Bilbao garraio enpresako langileek. Geldialdien bidez, zuzendaritzak "hitzartutako akordioak bete ez eta eskubide sindikalak murriztu nahi dituela" salatuko dute ELA, CIM, UGT, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek. Gauzak horrela, goizeko 6:30etik 8:30ak arte eta, arratsaldez, 18:30etatik 20:30ak arte izango dira lanuzteak. Bitartean, Metro Bilbaoko arduradunek
zerbitzu minimoak iragarri dituzte: hamar konboietatik lau aterako dira gutxienez, ohiko zerbitzuaren %40a. Horrenbestez, San Inazio eta Arizen artean 6-7 minuturo ibiliko dira trenak. Bidezabal eta Santurtzira, berriz, 14-15 minuturo. Plentziara heltzea are okerrago egongo da. Preco bitartekaritza lanak egin dituen erakundearekin izandako bileran salatutako gaiak aztertu zituzten langileek. Hortik ateratako proposamena batzordeetara eraman zuten, baina beharginek ez zuten onartu eta hori dela eta, aurrera jarraitu dute lanuzteen deialdiarekin. Ekainaren 1ean eta 8an ere izango dira geldialdiak. Argazkian, hilaren 18an, garraio enpresako bulego nagusiaren (Nafarroa, 2 / Bilbo) aurrean elkartu ziren ehun langile inguru / ©
LAB Metro Bilbao.