Trafikoa moztuko dute bihartik aurrera Leioako Independentzia kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 24a, 21:39

Ondiz aldean egiten ari diren urbanizazio lanak direla eta, Independentzia kalean trafikoa moztu egingo dute bihartik aurrera, Leioako Udalak jakinarazi duenez. Ordezko bidea ohikoa izango da: aparkalekua gurutzatuz, Euzko Gudariak kalea, Txabi eta Joseba Etxebarrieta kale ohia, erabiltzea. Irailaren 2an, berriz, bide berri bat zabalduko dute. Azkenik, urtarrilaren lehen astetik aurrera, beste bide bat erabilgarri izango dute oinezkoek zein autoek. Argazkian, behargin bat lanean artxiboko irudian.

Leioako Udalak zabaldutako bandoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun