Leioako Udaleko Kirol Sailak urtero antolatzen duen Uda aisialdi jardueretan parte hartzeko zozketa asteazken honetan egingo dute. Egitasmo horretan parte hartu ahal izango duten umeak 1998 eta 2004 (biak barne) artean jaiotakoak dira eta Leioan 2011ko apirilaren 1a baino lehen erroldatutakoak. Aurten ere 800 toki izango dira eskuragai. Izan ere, iaz egindako moldaketei esker, parte-hartzaileen kopurua bikoiztu egin zen, egun dagoen eskariari erantzunez, tokiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Esan bezala, zozketa publikoa bihar izango da, 11:00etan, Sakoneta kiroldegian. Horren arauak eta erabiliko den sistema Leioako UKIren web-orrian (
www.leioakiroldegia.net) eta Sakoneta kiroldegiko iragarki taulan kontsulta daitezke. Iaz, esate-baterako, surfa, arrantza edota patinajea aukera izan zuten neska-mutilek. Argazkian, horretaz gain, urtero legez, 6 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendutako Iñaki Saez udako
euskarazko futbol topaketak antolatu ditu
Leioa Kirol Elkarteak / © Leioa.net.