Ramon Rubial hil zela hamabi urte bete dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 24a, 22:19

Patxi Lopez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak sare sozialetan gogoratu duenez, gaur 12. urtemuga bete da Ramon Rubial PSOEko buruzagi historiko erandioztarra eta Euskal Kontseilu Orokorraren presidentea zendu zela. Rubial 1906an jaio zen Erandion eta gaurko datan hil zen Bilbon 1999an. Metalurgian hasi zen behargin. 1920an UGT sindikatuan hasi zen militatzen eta 1922an PSOEn afiliatu zen. 36ko Gerra Zibilean borrokatu zuen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala ere, 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Euskal Kontseilu Orokorraren presidentea. Argazkian, Ramon Rubiali Bilbon, Ibaizabalen aurrean, jarritako estatua / cc-by-nc Pixelillo.

Gaur egun bere izena dauka Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitza. Horrez gain, Bilbon bizi izan tokitik gertu bere irudi bat jarri du Udalak, eta Abandoibarrako kaleetako bati bere izena jarriko zaio. Bere jaioterrian ere Ramon Rubial du izena kaleetako batek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun