Kartela 1

Kartela 2

Kartela 3

Handiago ikusteko sakatu kartelaren gainean.
Algortako San Inazioetako jai batzordeak apiril hasieran abiatu zuen aurtengo kartel lehiaketa. Lanak aurkezteko epea igarota, jasotako guztietatik hiru aukeratu dituzte. Hala ere, "ez da lan erreza izan", aitortu dutenez. Gauzak horrela, azken erabakia herritarren esku utzi dute jai batzordekoek. Bozketan parte hartu nahi duen guztiak mezua bidali beharko du aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com helbide elektronikora, izenburuan "Kartel Lehiaketa" jarriz eta edukian aukeratu duen kartelaren zenbakia zehaztuz: "Kartela 1", "Kartela 2" edo "Kartela 3". Horrenbestez, bihar, osteguna, izango da bozkatzeko azken eguna. Eguerdiko 12ak arte egongo da horretarako aukera. Facebook sare sozialaren bidez bozkatu gura dutenek, berriz, arratsaldeko 8ak arte izango dute. Argazkian, iazko jaietan Bost Axola koadrilak irakurri zuen pregoia eta Bidebitarte txokoak piztu zuen txupina.



HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!