EAJren Euzkadi Buru Batzarrak oraindik jarraitzen du hauteskunde emaitzak, izan daitezkeen zioak eta estatu eta herrialde mailan zein udalerri bakoitzean izan diren inguruabarrak baloratzeko prozesuan. Balorazio eta azterketa honen helburuen artean dago, udal eta Batzar Nagusiak osatzeko eta alkate eta Ahaldun Nagusiak aukeratzeko orduan izango duen jarrera finkatzea. EAJren EBBk bere denbora hau kudeatuko du beste alderdi politikoekin hausnarketak eta jarrerak alderatuta. Onartu egiten du esparru bakoitzean talde irabazleak duela elkarrizketei hasiera emateko eskubidea, eta horretarako EAJ guztiz prest dago planteamenduak eta egitasmoak alderatzeko. Dena dela, EAJren EBBk ulertu egiten du azterketa honen eragina Euskadiko Autonomi Erkidego osoaren argazki instituzionalean erori dela, eta beraz, hasiera emango dio Herrialdeetako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekiko elkarrizketa errondari. Argazkian, Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea.