Hortaz, auzokoentzat "hain beharrezkoak" diren proiektuen lanei hasiera emateko beharrezko lurzoruak kudeatzeari ekingo diote. Proiektua aurkeztea Eusko Jaurlaritzari dagokio eta aurten bertan tramitatzen hastea espero du Udalak. Horrela, datorren urtean jarduerari ekiteko behar diren lurzoruak desjabetu ahal izango dituzte.
Proiektu orokorra Leioako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2009an sinatutako hitzarmen baten ondorioa da, "ekimen pribatuaren bitartez konpondu ezin izan den arazoari irtenbidea emateko", adierazi dute arduradunek. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren esku hiri-jarduera geratzen da eta Udalaren esku, aldiz, igogailua ezartzea. Dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak beharrezkoak diren bi dokumentuetatik lehena tramitatu du, UJPa, hiri jarduera posible egiteko. Oraindik bigarrena izapidetzea geratzen da eta horren gainean ari dira lanean.