Zaituko ordezkariarekin batera, Terrorismoaren Biktimen hainbat elkarteko kide egongo dira: Covite Terrorismoaren Biktimen EAEko Elkartearen Silverio Velasco, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko Mª Angeles Pedraza, ACVOT Associacio Catalana de Victimes d'Organitzacions Terroristes-eko Jose Vargas eta Estatu Espainoleko Segurtasun Indarretako Francisco Zaragoza. Horiek, biktimek "gizartearen aurrean terrorismoaren deslegitimazioaren eta duintasunaren erreferente izaten jarraitzeko zein paper joka dezaketen eta jokatu beharko duten hausnartuko dute", antolatzaileek zehaztu dutenez. Argibide gehiagorako 945 234 047 telefono zenbakira deitu edo info[abildua]fundacionfernandobuesa.com helbide elektronikora idatz daiteke.
Topaketaren egitaraua:
• 9:30ean, aurkezpena: "Final de ETA sin impunidad". Bertan, Maite Pagazartundua, AVTko presidentea; Joseba Arregi Aldaketa elkartearen presidentea; eta Jesus Loza Fernando Buesa Fundazioaren presidenteordea hitz egingo dute.
• 10:30ean, atsedenaldia.
• 11:30ean, hitzaldiak:
- Manuel Reyes Mate, "La necesidad de la presencia de las victimas ante el final de ETA".
- Jose Maria Ruiz Soroa, "Las victimas en el Estado de Derecho".
- Xabier Etxeberria, "Las victimas esenciales en la deslegitimacion de la violencia terrorista".
• 12:30ean, parte-hartzaile guztien arteko mahai-ingurua.
• 13:30ean, atsedenaldia.
• 16:00etan, mahai-ingurua: "Las victimas ante el final de ETA".
- Moderatzailea: Faustino Lopez de Foronda.
- Parte-hartzaileak: Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko Silverio Velasco, ETAk Eragindako Jazarpen, Mehatxu eta Erbesteen Biktimen Aldeko Elkarteko (Zaitu) Joseba Markaida, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) Maria Angeles Pedraza, Associacio Catalana de Victimes d'Organitzacions Terroristes-eko (ACVOT) Jose Vargas eta Estatu Espainoleko Segurtasun Indarretako Francisco Zaragoza.
• 17:00etan, solasaldia parte-hartzaileekin.
• 18:00etan, amaiera.