EHUko Gobernu Kontseilua bilduko da bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 25a, 19:47

Bihar, ostegunarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gobernu Kontseilua bilduko da Bilboko Bizkaia Aretoan, Abandoibarra etorbidean. Ohiko bilera horretan, mahai gainean honako gaiak izango dituzte: 2011-2012 ikasturterako berezko tituluen eskaintza berria onartzeko erabaki-proposamena; doktorego eskolen aurkezpena; Docentiaz irakasleen balioespenerako programaren ebaluazioaren eta programaren bigarren deialdiaren proposamenaren aurkezpena; Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (PIU) eratzeko deialdia; Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa taldeei laguntzak emateko deialdi orokorra (2011); eta beste hitzarmen batzuk. Argazkian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun