Saharari buruzko hitzaldia egingo dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 25a, 19:52

Etzi, ostiralarekin, saharar herriak egun bizi duen egoerari buruzko hitzaldia izango da Algortako Villamonteko kultur etxean. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean jarri dute. Solasaldia Rachid Seghayer Saharako preso ohiak bideratuko du. Seghayer Dajla hiriko Torturaren Aurkako Batzordeko zein Giza Eskubideen saharar Elkarteko kidea da. Ekimena Getxoko Udalak, Euskal Fondoak eta Atfal Sahararen aldeko elkarteak antolatu dute. Argazkian, aurreko batean Getxora etorritako saharar umeetako batzuk udaletxean egindako harreran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun