Ortu komunitarioa egingo dute Plentzia eta Gorlizko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 25a, 20:27

Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladako kideek komuneko baratze bat egiteko proiektua jarri dute martxan. Gauzak horrela, herritar guztiei bertan parte hartzeko deia luzatu diete. Etzidamu, larunbat honetan, ekimen horren aurkezpena egingo dute goizeko 11:30ean, Plentziako Ermitatze gaztetxean. Horiek ez dira ortuari eta lorezaintzari erreparatzen dieten gazte bakarrak, izan ere, bihar hasi eta hiru ostegun jarraian, Getxoko Txorimalo gaztetxeko kideek lorezaintza ekologikoari buruzko tailerrak egingo dituzte, arratsaldeko 7etatik aurrera. Itzubaltzeta gaztetxeko neska-mutilek, berriz, 20 metro koadro inguruko ortu bat sortu dute eraikin okupatuaren ondoan. Argazkian, baratze bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun