Nazioarteko skate txapelketa egingo dute larunbatean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 25a, 20:46

Larunbat honetan, hilak 28, Red Bull Manny Mania nazioarteko txapelketa egingo dute Leioako skate pistan, goizeko 11etatik aurrera. Bertan, mundu osotik etorritako hainbat skater afizionatuk euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Aipatu txapelketa bariazio eta konbinazio guztietan oinarritutako bakarra da. Ekimen horrek, 25 herrialdetako sailkapen errondak antolatzen ditu. Erronda bakoitzeko irabazleak Ameriketako Estatu Batuetan dagoen New York hirian lehiatuko dira abuztuan, astebete beranduago toki berean izango den Pro Eventen parte hartzeko helburuarekin. Txapelketan 14 urtetik gorako afizionatuek bakarrik lehiatu ahal izango dira, "ez lehenago profesional mailan aritu direnak, edozein produktu salgai daukatenak marka baten bitartez edo Red Bullek babestuta daudenak", jakinarazi dute antolatzaileek. Lehia arratsaldeko 17:30era arte luzatuko da eta sari banaketa ordu erdi beranduago egingo dute. Argazkian, Leioako skate pista / © Leioa.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun