1.022 aldiz: eskerrik asko eta zorionak Berango!
Historikoa. Horrelakoa izan zen maiatzaren 22ko eguna Hego Euskal Herrian eta Berangon. Historikoa eta itxaropentsua.
Ezkertiar eta abertzaleen koalizioak marka guztiak hautsi ditu Berangon: denon lanari esker, 1.022 boto lortu ditugu. 1.022 berangoztarrok aldaketa garaia dela aldarrikatu dugu. Eta posible dela erakutsi dugu. Ilusioa dugulako, lan egiteko gogoa, ideiak, herriaren parte-hartzea sustatu nahi dugulako, demokrazia partehartzailean sinisten dugulako… gure herrian sinisten dugulako, eta gure herriaz harro gaudelako!
Atzoko eguna historikoa izan da. Gaurkoa, lan egiteko konpromisoaren eguna da. Eta biharkoa, garaipenaren eguna izango da. Zorionak, eta aurrerantzean ere ateak zabalik izango dituzu biltzeko eta lanean jarraitzeko! Aurrera goaz!
Bilduk erreklamatzen dituen emaitzak
• EAJ 1165 (5 zinegotzi)
• BILDU 1022 (4 zinegotzi)
• PP 471 (2 zinegotzi)
• PSE 353 (zinegotzi bat)
• EB 219 (zinegotzi bat)
Espainiako Barne Ministerioak behin behinean zabaldutako emaitzak
Pasa den igandean Espainiako Barne Ministerioak udal hauteskundeen harira Berangoz