Aitor Artetxe espainiaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 25a, 22:20

Sopelan jaiotako Aitor Artetxe Rodriguez preso politiko algortarra espainiaratu dute gaur Espainiako Polizia Nazionaleko hainbat agentek. Berarekin batera, Gregorio Jimenez Morales tolosarra eraman dute Madrilera. Artetxe 2008ko abenduaren 8an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Gerben, Bagneres de Bigorre ondoan, Pirineo Garaietako Departamenduan, ETAko kidea zelakoan. Beste bi euskal herritar atxilotu zituzten berarekin batera. Maiatzaren hasieran, berriz, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak. Tartean, Espainiako Gobernuak egindako estradizio eskaeretako bat onartu zuten Frantziako tribunalek eta, espetxe zigorra bete ostean, Artetxe Madril aldera eramango zutela finkatu. Astelehenean estradizio hori "aste honetan, egindako kalkuluen arabera", izango zela zabaldu zuen Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, Aitor Artetxe gaurko lekualdaketan / © Espainiako Barne Ministerioa.

Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako bideoa (©)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun