Bide horretan, idazki hau sinatzen dugunok, 2011ko maiatzaren 28an (larunbata), antolaturiko "olatu erraldoian" parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Herri hau berriz herri sentitu dadin, etorkizunean eskuz-esku lan egin dezan, barre gehiago egin dezan. Har dezagun, ba, guztion artean, gure bizitzako olaturik ederrena.
Peio Etxebarria “Bonbero”, David Bustamante “Zuku”, Unai Vegas, Eneko Fernandez, Isusko Barrenetxea, Eukeni Goiriaetxebarria, Javi Garcia, Jon Ander Etxebarria, Oinatz Aresti, Paula Roberts, Gontzal Gonzalez, Iban Mintegi, Mikel Goirigolzarri, Jon Garcia, Aurelio Garcia, Txaber Larrucea, Alfre Tetua, K. Sosa, Itziar Goiriena, Aitor San Martin, Leire Lasa, Antonio Ortiz, Iker Markez, Zigor Lejona, Txelis Menendez... eta beste 75 Uribe Kostako surflari.
Itsasoruntz, Euskal Herriak bizi duen gatazkari konponbide bat aurkitu nahi dion prozesuari bultzada txiki bat emateko helburuak gidatua sortu zen. Algortako Portu Zaharra irribarrez, indarrez eta itxaropenez bete genuen 2006ko urriaren 21ean: kolore ezberdinetako jendeak jauzi egin zuen uretara, neskak zein mutilak, gaztetxoak eta helduak. Ilusioa metatzea lortu genuen. Bada, 2006ko urriaren 21ean Algortako Portu Zaharrean hartutako konpromisoei eutsiz, gatazkari irtenbidea ekarriko dion prozesua abiarazteko, gure bultzada txikia eskaintzeko asmoz gatoz bueltan. Hauxe da, beraz, Itsasoruntzen helburua: Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidea denon esku dagoela gogoratzea, eta, batez ere, banatzen gaituzten ezberdintasun guztien gainetik, gure arteko elkarlana sustatzeko deialdia egitea. Argazkian,