ELAren ehun urteak ospatuko dituzte gaur Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 14:20

ELA sindikatuak aurten ehun urte betetzen dituela eta, gaur bertan ekitaldia egingo dute Erandioko azoka zaharrean. "Ehun urteak gogora ekartea gatxa da oso, baina azken hamarkadetan eskualdean egininiko ibilbidea partekatu nahi dugu herriarekin", adierazi du Deiane Arrieta Eskumaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Butroe) arduradunak. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute. Maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean, berriz, erakusketa jarriko dute ELAren eskualdeko egoitzan, Areetako Etorbideko 2. zenbakian, alegia. Lehenengo bi egunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da ikusgai. Ekainaren 1ean, ordea, goizez bakarrik: 11:00etatik 13:00etara. Argazkian, ELAko kideek Areetan emandako prentsaurrekoa, artxiboko irudian.

Ekainaren 2an erakusketa Derioko lokalera joango da barikua bitartean, sindikatuaren ehun urteotako pasarteak gogora ekartzeko asmoz. "Erakusketa irekia izango da, nahi duenak zabalik izango ditu gure etxeko ateak", zehaztu du Arrietak. Konfederazio mailan, berriz, hilaren 11n egingo dute ekitaldia Bilbon.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun