Toponimia ibilbidea egingo dute larunbatean Negurin eta Areetan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 14:58

Etzi, larunbatarekin, hirugarren toponimia ibilbidea egingo du Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute, Neguriko Karmengo Andre Maria elizan. Bertatik abiatuta, bisitariek Neguri auzoa, Bola hondartza, Zugatzarte pasealekua eta Txurrukako moila ezagutzeko aukera izango dute. Hiru orduko ibilaldia izango da eta, horretan, toponimia, izenen jatorria, arkitektura eta inguruko historiari buruzko azalpenak emango dituzte. Horren gaineko argibide gehiago eskatzeko eta izena emateko, 688 635 350 telefono zenbakira deitu edo getxo.toponimia[abildua]gmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian, Neguri aldeko Tangora etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun