Igandean egingo dute antzinako ibilgailuen topaketa Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 15:44

Plentzia Classic elkarteak antolatuta, etzidamu, igandearekin, egingo da aurtengo antzinako ibilgailuen topaketa Plentzian. Horrela, 2008an sortutako ekimenak bere laugarren edizioa biziko du aurten. Ohi legez, Euskal Herritik zein kanpotik ehunaka auto eta motozikleta etortzea espero dute Plentzian. Horrenbestez, goizeko 9etan parte-hartzaileei harrera egin, ibilgailuen erakusketa abiatu eta azoka txikia irekiko dute, Astillero plazan. Ondoren, eguerdian, ibilaldia egingo dute auto eta motozikletek, inguruko udalerrietan barrena. Besteak beste, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, eta Urduliztik ibiliko dira, antolatzaileek aipatu dutenez. Ibilaldia bukatuta, sari banaketa ere egongo da: urrunetik datorren ibilgailuarentzat, ondoen zainduta dagoenarentzat eta zaharrenarentzat, besteak beste. Jardunaldian, 25 urte baino gehiago dauzkan edozein ibilgailuren jabeek parte hartu dezakete. Argazkian, orain hiru urte egin zuten lehenengo topaketa / © Plentzia Classic.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun