Komunikatu batean, ELAkoek "soldataren murrizpena, bigarren aktibitatea egiteko eskubidearen debekua eta langile gehiago izateko beharrizana" salatu dute. Bitartean, "Gobernukoek publikoki iraintzen gaituzte, lan baldintzak murrizten dituzte eta gure segurtasuna mesprezatzen dute", jakinarazi du sindikatuak.
Zentzu horretan, Aresen Ertzaintzaren Egunari "aurre egiteko", ELAkoek Erandioko instalazioetan eta bere inguruetan enkartelada "masiboa" egiteko, familiarrei informazioa emateko eta "ekimen alternatibora" joateko deia zabaldu dute. Bertan, besteak beste, sailburuaren "erasoak eta manipulazioa" salatuko dituzte.