Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Folixa Asturiana izango da larunbatean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 16:42

Larunbat honetan, maiatzak 28, sei urte beteko ditu Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean antolatzen den Folixa Asturianak edo jai asturiarra. Ikuspegi internazionalista batetik eta elkar ezagutza helburu, 2005ean martxan jarritako festibala urtero hartu du Itzubaltzeta / Romo herriak, Asturiaseko hizkuntza, musika, gastronomia eta kultura oro har ezagutzeko prest. Era berean, bertatik etorritako lagunei Euskal Herriko ohiturak, hizkuntza eta kultura erakutsi zaizkie ere, nahiz eta izenak dioen legez, eguneko protagonista Asturias izan. Jaialdi asturiarra Asturiasetik etorritako taldeei ongi etorria emanez abiatuko da. Herri bazkariaren bidez izango da hori 15:00etan, gaztetxean. Txartelak gaztetxean bertan hartu ahal izango dira 5 euroren truke. 18:00etan, Villaviciosako gaiteroen kalejira egingo dute Itzubaltzeta / Romon zehar gaztetxeraino. Bertan, Asturiaseko sagardo dastaketa izango da, kontzertuetarako beroketa gisa. Kontzertua 20:30ean hasiko da, asturieraz abesten duten Skama La Rede, I.R.A. eta Galan taldeekin. Sarrerak lau euro balio du.

6. Folixa Asturiarraren kartela

20110528-6-folixa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun