Jaien egitaraua:
Maiatzak 27, ostirala
16:30 Txupinazoa eta 2010eko Maximo Deunaren jaien hasiera.
17:30 Maskaradaren lehengo zatia, Gaztelubide kalean. Animatu eta bat egin biribilketarekin.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia txosna ondoan.
19:30 Pregoia, Igor Pascualek emanda.
20:00 Errekaldeko adinekoen abesbatzaren emanaldia.
21:00 Gose bazara, zure ogitartekoaren bila etor zaitez txosnara.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia, eliza ondoan.
00:00 Dantzaldia Moby Dick erromeriaren eskutik.
02:15 Dantzaldiaren atsedenaldian, irrintzi txapelketa.
02:30 Moby Dick-ekin gozatzen jarraitu.
04:30 Etorri txosnara eztarria bustitzera.
Maiatzak 28, larunbata
10:00 Txupinazoa! Altxa zaitezte jaien bigarren eguna has dadin.
11:00 Etxeko txikiekin, gaztelu puzgarrietan gozatzera etor zaitez, eta ausartenentzako zezen mekanikoa!
12:00 Denok poteora.
13:00 XIX. Igel toka lehiaketa eta II. txapel jaurtiketa lehiaketa.
13:30 Kanpin gasa presta ezazu, paella lehiaketa hasiko baita.
15:00 Paellak aurkezteko ordua.
16:00 V. tute eta mus txapelketa.
16:30 Futbito txapelketa, 3. eta 4. postuak.
18:00 Futbito txapelketaren finala.
18:00 III. Tiragoma txapelketa, Juan Ajuriagerra plazan.
20:00 Batukada ikuskizuna “Fote Fare” taldearekin.
21:30 Gose bazara, etor zaitez txosnara, txorizoa sagardotan dastatzera.
22:30 Jarri mozorroa lehiaketa hasiko baita.
00:00 Lamiako Rock Festival, Baketazo punk and roll taldearen eskutik.
02:00 Atsedenaldian, kulero eta galtzontziloen lasterketa.
02:30 Erromeria Galker taldearekin.
Maiatzak 29, igandea
10:00 Txupinazoa! Aupa, azken ahalegina.
11:00 Gaztelu puzgarriak txikientzat.
12:00 Lamiakoko Maximo Deunaren ohorezko meza.
12:45 Zatozte euskal dantza ekitaldia ikustera (Txikiak Dantza taldearen eskutik).
13:00 Herri Kirolak.
15:00 Txapela-jaurtiketa txapelketa.
15:30 Bazkaria.
18:00 Play-back txapelketa (sari galantak egongo dira).
18:30 Goatekea txosna ondoan. 60, 70 eta 80 urteetako musika. Dantzagarriak, Iker Fernandez Nerbioi Irratiko esatariaren eskutik.
20:00 Sari banaketa txosna gunean.
20:30 Txokolatada herrikoia.
21:30 Traka eta jaien amaiera. Espero dugu danok ondo pasatu izana. Datorren urtera arte!
Bihar, ostiralarekin, Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko Leioako Lamiako auzoko kaleetan barrena ibiliko dira, San Maximo aitzakia duten jaiei hasiera emanez. Arratsaldeko 5:30etik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak. 1978tik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten du urtero