Gaur da Berbotseko autobusean Ibilaldira joateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 18:29

Etzidamu, igandearekin, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdia ospatuko da. 1993an bezala, aurtengo edizioa hartuko du Ondarroak, "Boga!" lelopean. Berbots Erandion Euskaraz elkarteak bertara joateko autobusa antolatu du eta, bertan tokia hartu nahi duenak, gaur izango du horretarako azken aukera. Txartela 10 eurotan jarri dute, baina, berbotskideek eta berbalagunek 5 eurotan eskuratu ahal izango dute. Irteera goizeko 10:30ean jarri dute, gasolinotik. Buelta, berriz, 21:00etan egiteko asmoa dute. Hasiera batean egitaraua sekretupean mantendu bazuten ere, egun ikusgai dago jada webgunean. Gauzak horrela, "Irrien lagunak" ikuskizuna, Des-kontrol, Zea Mays, Gose, Pantxoa eta Peio, Lain, Esne Beltza, Ze Esatek! eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko parada izango da Ondarroan igande honetan. Argazkian, Ibilaldian, besteak beste, Gosek joko du / cc-by-nc Saioa Cabañas - Gauilunak.

"Itsasoko haize berria… Boga!" bideoklipa (© Ibilaldia)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun