Eskualdeko musikazaleek lau kontzertu izango dituzte gaur aukeran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 26a, 19:32

Gaur arratsaldean lau musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek, gustu guztietarakoak gainera. Hasteko, Getxo Zuzenean kontzertu zirkuituaren barruan, Beautiful Brains psikiatren talde satirikoak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du Algortako The Piper´s Irish Pub-ean, 20:00etan, sarrera doakoa izango dela. Ordu bat beranduago, Xpressionk kultur elkarteak antolatuta, Ea herri bizkaitarreko Josu Bergara kantautorea arituko da Algortako Mamarro tabernan, "Nora Zoaz" diskoaren aurkezpena eginez. Xpressionk elkartearen eskutik ere, The Riff Truckers talde gernikarrak kontzertua eskainiko du gaur Sopelako La Triangu tabernan, 22:00etatik aurrera. Whiskie zaporeko rock&roll musika eskaintzen du Pop-rock atalean XXII. Bilbo Hiria musika txapelketa irabazi zuen talde bizkaitarrak. Azkenik, eskualdetik ateratzea inportatzen ez zaienek Mc Enroe talde getxoztarra izango dute Bilboko Campos Eliseos antzokian. Bertan, 20:15etik aurrera, dozena bat euroren truke, getxoztarrak Will Oldham-en bertsioak espainolez egiten entzun ahal izango dituzte. Argazkian, The Riff Truckers / cc-by-nc-sa Musikazuzenean.com.

Beautiful Brains taldeko kontzertu bat Bilbon, 2010eko ekainean, psikiatriaren historiako jardunaldi batzuetan (© Beautiful Brains - Josep M. Comelles)

Salud Mental from Josep M. Comelles on Vimeo.

Josu Bergararen "Nora Zoaz" bideoklipa (© Josu Bergara - Niño Liquido Films) The Riff Truckersen "Johnny Whisky" bideoklipa (© The Riff Truckers - Nacho Reig - Berde Produkzioak kooperatiba)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun