Etzidamu, igandearekin,
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdia ospatuko da. Bertara autobusez hurbiltzeko, baina, gero eta aukera gutxiago gelditzen da eskualdean. Esate baterako, gaur bukatuko da epea
Berbots Erandion Euskaraz taldeko autobusean izena emateko. Halere, Leioako koadrila batzuek beste autobus bat antolatu dute Ibilaldira joateko, eta oraindik badute tokia. Igandean, Leioako Bulebarrean dagoen Itxas Bide kafetegitik aterako dira 9etan eta ordu laurden beranduago azken bidaiariak batuko dituzte metro geltokian. Buelta, berriz, gauerdian egingo dute Ondarrutik. Bihar izango da autobus horretarako izen-ematea egiteko azken eguna, ostiral eguerdira arte egongo baita zabalik Kurkudi tabernan jarritako zerrenda. Bidaiari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Argazkian, Ibilaldian, besteak beste, Porrotx arituko da,
aurreko egunean Itsasoruntzeko surflariekin mareatu ezean.