
Herritarren artean bozketa egin ostean, Nerea Lopez Bilbatua getxoztarrak egindako lana suertatu da garaile Algortako San Inazio jaietako kartel lehiaketan. Gauzak horrela, 300 euroko saria jasoko du neskak. Ane Otalora Landaren "2174. korrikalaria" eta Sonia Lopez Iturregiren "Algortako lanak, etxeko jaiak", hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkatu dira. Facebook bidez jasotako 610 botoetatik 389 (%63,8) irabazi ditu Lopez Bilbatuak; 116 (%19) Otalorak; eta 105 (%17,2) Lopez Iturregik. E-posta bidezko bozkek ez dute emaitza askorik aldatu: 98 botoetatik 41 izan dira Lopez Bilbatuarentzat; 24 Otalorarentzat eta 33 Lopez Iturregirentzat. Horrenbestez, lehenengoak aurkeztutako "hautagaitza" izan da irabazlea, gehiengo osoz. Jai batzordea sarituak izan ez diren lanen jabeekin kontaktuan jarriko da horiek non jaso zehazteko. Laster,
algortakosaninazioak.mundua.com webgunean egongo dira ikusgai kartel guztiak. Halaber, lehiaketan parte hartu zein bozkatu duten lagun guztiei eskerrak helarazi dizkiete antolatzaileek: ekimena "arrakastatsutzat" jo dute. Argazkian, Nerea Lopez Bilbatuaren lana izango da aurtengo San Inazio jaietako irudia.