Areeta eta Loiuko aireportua lotzen dituen Bizkaibus garraio enpresako lineak ez du zerbitzua emango ekainaren 2tik aurrera. Izan ere, probaldian oso bidaiari gutxik erabili omen dute. Linea horretako autobusak martxoaren 1ean hasi ziren ibiltzen, proba gisa, Bizkaiko Batzar Nagusien berariazko eskaera bati erantzunez. Hala ere, aipatzekoa da, 2009ko maiatzean onartu egin zuela aipatu erakundeak, PPk egindako eskaera. EAJ abstenitu egin zen orduan. Zerbitzua abian ez zutela jartzen, 2010eko azaroan azalpenak eskatu zizkioten Pilar Ardanza Garraio diputatu jelkideari. Hiru hilabete beranduago jarri zituzten autobusak. "Handik hona igarotako denboran ikusi da oso bidaiari gutxik erabiltzen dutela: batez bestekoa ez da heltzen bidaia bakoitzeko bi pertsonara. Ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du zerbitzua bertan behera uztea", adierazi dute tokiko iturriek. Argazkia: cc-by-sa
Mikelo.