Enplegua bilatzeko Internet bidezko tresnak landuko dituzte Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 27a, 17:41

Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak "e-learging" prestakuntza ikastaroa antolatu du. Horren bidez, Internet bidezko 2.0 hainbat erreminta ezagutzera emango dituzte, lana bilatzen laguntzeko: web soziala, foroak, blogak eta gizarte-sareak, hurrenez hurren. "Enplegua gizarte-sareen bidez bilatzeko modu berriak: 2.0 tresnak" izeneko prestakuntza ikastaroa 25 ordukoa izango da. Presentziazko lau saio eta on-line bidezko prestakuntza eskainiko dituzte, tutoretzarekin. Norbaitek saio bakar batera joan nahi badu, horretarako aukera izango du, kurtso osoa egin behar izan gabe. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko du. Argibide gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian, edo www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Presentziazko saioetan ondorengo edukiak landuko dituzte:

- Maiatzak 30, astelehena: “Enplegu berriak Web sozialean”.
- Ekainak 6, astelehena: “Bloga Curriculum Vitae-ren modura”.
- Ekainak 9, osteguna: “Sarean jarrera hartzea: Etorkizuneko garapen profesionala”.
- Ekainak 14, asteartea: “Enplegua bilatzea kontaktuen bidez: gizarte-sareak eta sare profesionalak”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun