Xabi de la Maza gazte gorliztarra aske geldituko da 30.000 euro ordainduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 27a, 17:50

Xabi de la Maza euskal preso politikoa kalera irtengo da, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Etengabe bitakorak zabaldu duenez. 2009ko abenduaren 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalak gazte gozliztarra espetxeratzeko agindu zuen. Epailearen arabera, urte bereko azaroaren 24tik, Segi gazte erakundearen aurka egindako operazioa egin zutenetik, ihes eginda zegoen De la Maza; eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atzemateko agindua emana zeukan. Bere etxekoek bermea jartzeko gestioak egiten ari dira eta, denbora izanez gero, gaur bertan irten daiteke Alacanteko espetxetik. Bestela, bihar aske geldituko litzateke. Argazkian, Xabier de la Maza eskuinean, 2009ko Korrikan / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun