"Zirika zirkaos" kale antzerkia
Munduko zirkurik handiena dator herrira, etxe ondora, publiko guztiarentzat, erritmo izugarria eta umorez blai. Artistarik onenak ezagutuko ditugu bertan: Errusiatik Kasparof, labana-jaurtitzailea; Txinatik etorri berria den Sin txan pu, ekilibristen artean ekilibristena; Italiatik datozkigun Torpellinni anaia-arrebak, akrobaziak; Kubako malabaristarik onena, oihal-aerea, dantza…
"Aitona Matias" antzerkia
Maiaren aita ez da bere izenaz gogoratzen eta memoria galtzen ari da. Baina ilobak ez du etsitzen, eta oroitzapenetatik egindako bidaien bidez, laguntzeko zer egin dezakeen jakiten saiatuko da. Teatre Nu konpainia katalanak eskaintzen du, euskaraz.
"Zergatik ez?" tailerra
Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Hizkuntza erabiltzeko argudioak eskainiko dituzte eta aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu nahi dituzte. Topagunea euskara-elkarteen federazioko kideek emango dute. Funtsean galdera hau planteatzen dute: Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?