Ardo dastaketa saioa egingo dute igandean Mendibile jauregian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 27a, 19:35

Etzi, igandearekin, Leioako Mendibile jauregiak ardo dastaketa saioa hartuko du, 12:30etik 15:30era. Jarduera hori Mendibile Ardo Akademia klub jaioberriaren lehenengo egitasmoetariko bat da. Bertara joateko beharrezkoa izango da hamar euroko balioa duen gonbidapena (pdf) aurkeztea. Horrekin, bertan dauden ardo bitxiak eta harrigarriak dastatzeko aukera izango da. Gainera, gonbidapen hori daramanak, "showroom"-era sartzeko, klubaren instalazioak ikusteko eta Mendibile Ardo Akademiaren proiektua ezagutzeko aukera izango du. Argazkian, Mendibile jauregiko areto bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun