Getxo Sea Week ekimena hasi baino lehen, Udalak itsas postalen lehiaketa abiatu du. Bertan, udalerriko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Sariketa horren bidez, norbanakoaren bizimoduan eta Getxo udalerrian itsasoak duen garrantziari buruzko hausnarketa bideratu nahi dute neska-mutilen artean. Parte hartu nahi duenak bi modu izango ditu: lehenengoa, herriko ikastetxeen bitartez, ikasleen artean parte hartzeko txantiloiak banatuko baitituzte; eta interneten bidez, aipatu txantiloiak
www.getxoseaweek.com webgunetik deskargatuz. Sariak herriko dendetan 150 euro gastatzeko hiru txartel izango dira. Horiek ekainaren 24an Areetako Txurrukako kaian egingo duten ekitaldian banatuko dituzte. Argazkian, Imanol Landa eta Aitor Soloeta iazko Itsas Astea aurkezteko Bizkaiko Zubiaren ondoan jarritako olagarro puzgarri erraldoiarekin / © Getxo.net.