Basordaportu kultur elkarteak antolatuta, bihar, larunbata,
"Sagarren Denbora" dokumentala proiektatuko dute Armintzan. Hitzordua arratsaldeko 6etan jarri dute, kultur etxean. Filma Kristiane Etxaluzek eta Afrikako Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari plentziarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri. Txaber Larreategik eta Josu Martinezek sortua da "Sagarren denbora". Gite-Ipes elkarteak ekoiztuta, Baionako Atalante zineman erakutsi zuten lehenbiziko 2010eko ekainaren 11n. Uztailaren 1ean, berriz, Plentzian, Alfonsoren herrian estreinatu zuten. Irailaren 17an Sopelatik pasa eta gero, Donostiako zinemaldian ere erakutsi zuten. Biharko proiekzioaren ostean, Kristiane Etxaluzen ekarpena xumearekin solasaldia egingo dute. Argazkian, Josu Martinez Kristiane Etxaluzekin berbetan / cc-pd Etengabe.