Astelehena da Kosta Trail lasterketan izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 27a, 20:26

Ekainaren 12an egingo dute seigarren urtez Forum Sport Kosta Trail lasterketa, Uribe Kostan. Probak 30 kilometro izango ditu eta bertan parte hartzeko izena emateko azken eguna astelehena, hilak 30, izango da. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dute. Federatuta ez daudenek, ordea, 20 euro. Familiarteko ibilaldian (12 kilometro) eta mendiko ibilaldian (20 kilometro) apuntatzeko epea, berriz, ekainaren 11ra arte luzatuko dute. Horietarako, 5 euro ordaindu beharko dira. Izena honako tokietan eman daiteke: Forum Sport dendetan edo www.forumsport.com/kostatrail web-orrian. Lehendabiziko lasterketa goizeko 9:30ean hasiko da Sopelako udaletxeko plazatik. Beste biak, berriz, 9:00etan. Argazkian, Forum Sport Kosta Trail lasterketaren laugarren edizioa, Uribe Kosta eskualdeko itsaslabar eta hondartzetan barrena / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun