Igurco Gestion SL enpresaren langileak greba mugagabean daude pasa den apirilaren 12tik eta, beraz, gaur emakume horiek 46 egun bete ditzute borrokan. Enpresak Bizkaiko hirugarren adinekoentzako eguneko egoitzak kudeatzen ditu Aiboan, Leioan, Ugaon, Galdakaon eta Bilbon (San Adrian, Otxarkoaga, eta Zorrotzakoak).
ELA sindikatuak aurretik salatu zuenez, "2008. urtetik honantz lan baldintzak ez dira aldatu, egoera akordiorik gabe mantentzen delako". Sindikatu abertzalearen iritziz, "zuzendaritzaren erantzun ezkorrak" grebara "bultzatu zituen" Igurcoko emakume langile horiek. Azken albistea baina ez da baikorragoa, enpresa "kontsultak egiten ari deneko aitzakiaren pean hitzartutako irtenbidea atzeratzen ari delako". Gainera, Igurcoko greba mantentzen den bitartean Hirugarren Adineko Bizkaiko Zentroen Lan Hitzrmena sinatuko ez dutela iragarri dute enpresariek. ELAk "xantaia" iritzi dio iragarpen horri eta sektore osoan greba deitzea ez du baztertu. Argazkian, Igurcoko langileen mobilizazio bat / © ELA.