Erromotorrak motorzaleen kontzentrazioa izango da bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 27a, 23:40

Itzubaltzeta / Romoko Erromotorrak motorzaleen taldeak ibilbidea egingo du bihar, larunbata, Itzubaltzeta / Romon kontzentrazioa egin ostean. Hirugarren edizio honetan, Motorzaleek goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua Santa Eugenia plazan. Bertaratzeko deia egin diete inguruko motorzale guztiei, beti ere 125 cc-ko motorra izanez gero. Zaleak batu orduko irteera lasai eta erraza egingo dute Uribetik, ibilbidetik hamaiketakoa jango dutela. Abiapuntura bueltatzean, ordea, hainbat zozketa burutuko dute, tartean herritik txikiteo legea beteko dutela. Jardunaldiaren amaierarako ordu ofiziala iluntzeko 9etan jarri dute. Argazkian, motorzaleen beste kontzentrazio bat, Astrabuduako jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun