Lehiaketak:
Lehiaketei dagokienez, Diseinu alorrean, Frantziako Philippe Laffonten Estampa y Bibliofilia tailerrak irabazi du lehenengo saria, "Puente Colgante de Bizkaia" paper gaineko serigrafiaz baliatuta. Bigarren saria, Teresa Salutregiren Bilboko Urre Joyeros tailerrak eskuratu du, amatistaz eginiko lepoko bati esker. Stand Lehiaketari dagokionez, Zornotzako Iñaki Unanue eskulangilearen egurra tailerra izan da irabazle. Bigarren saria, berriz, Joao Clara eta Antonio Costa artisau portugaldarren Ecola ehungintza tailerrak eskuratu du.
Atzo, igandearekin, bukatu zen Areetan eta Itzubaltzeta / Romon egindako eskulangintza azoka. Asteburuan zehar, orotara, 45.000 lagun bertaratu dira, Getxoko Kultur Etxeak emandako datuen arabera. Aipagarria da aurten, Itzubaltzeta / Romoko Ibaiondo kalean kokatutako gastronomia-sailak "arrakasta handia" izan duela. Ostiralean bertan, merkatuak jende ugari erakarri zuen ingurura lehenengo ordutik. Azokan 96 salmenta-postu egon dira eta bisitariek 26 espezialitateko artikuluak ikusteko eta erosteko aukera izan dute. Larunbatean eta igandean publikoak bete egin zuen plaza; hala ere, atzo arratsaldean izandako ekaitzaren ondorioz, iaz lortutako bisitari kopurua ezin izan da errepikatu. Argazkian, azoka jendez gainezka artxiboko irudi batean / © Getxoko Kultur Etxea.