Euskal Herriko Rugby Txapelketan parte hartu dute rugbylari getxoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 30a, 17:06

Herenegun, larunbatean, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen sareko Integrazio Batzordea laguntzeko asmoz, Euskal Herriko Rugby Txapelketa burutu zuten Saran. Zazpi lurraldeak festa giroan biltzeko xede duen lehiaketa hartu zuen Animainea zelaiak. Bertan, goizeko 10etatik aurrera, eta 25 minututako partidatan, Getxo Rugby Taldekoek honako zazpi talderen aurka neurtu zen: Arabako Gaztedi, Behe Nafarroako Donapaleu, Gipuzkoako Hernani, Lapurdiko Azkaine, Nafarroako Baztan, Zuberoako Mendikota eta, gonbidatu moduan, Sarako Izarra taldea. Talde guztiek elkarren aurka jokatu ostean, Donapaleu eta Gaztedi sailkatu ziren finalerako, behenafarren garaipenaz amaitu zena. Argazkian, zortzi taldeetako jokalariek Euskal Herriko txapelketen ofizialtasuna aldarrikatu zuten lehiaketaren ostean / © Esait.

Txapelketa iragartzeko bideoa (© XantxoEH)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun