Bermeoko ontzia Euskadiko gizonezkoen trainerillen txapelduna bilakatu zen seniorren finalean. Horrek, "Euskal Herria" izenekoa, 13.22:59ko denbora egin zuen. Kaikuk lau segundo beranduago ailegatu zen helmugara eta, horrenbestez, zilarrezko domina eskuratu zuen. Gipuzkoako Pasai Donibane Koxtapek, bere aldetik, txapelduna baino 28 segundo gehiago eta Urdaibaikoek baino 11 gutxiago behar izan zituen proba bukatzeko. Azken horrek, Bermeoko bigarren botea dena, laugarren eta azken postua eskuratu zuen. Hurrengo astean Espainiako Trainerillen Lehiaketa izango da Galiziako Vilaxoana herrian, baina, Bermeokoek ez dira bertara joango. Kaikukoek, ordea, bai.
Gizonezko gazteen kategorian, Sanpedrotarrek eraman zuten txapela, Zumaiakoei 27 ehunen, Arkoteri 11 segundo eta Itsasoko Amari 14 segundo atera zielarik. Kontsolamenduko tandan, Mundakakoek lehen postua eskuratu zuten, Getariakoei 22 segundotan gaindituz, 34tan Kaikukoei eta 50etan Getxo markakoei.