Emakumeen topaketa egingo dute larunbatean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 30a, 18:13

Emakunderekin elkarlanean, emakumeen topaketa egingo dute larunbatean, ekainak 4, Urdulizko Emakumeen Etxean. Torrebarri bideko eraikina eliza ondoan dago eta aurretik kultur etxea izan zen. Aurtengo topaketa hirugarrena da eta Uribe Kostako Mankomunitateko eta udaletako politikan emakumeen elkartean partaidetzari buruzko eztabaida sortzea du helburu. Besteak beste, Plentziako Araldi, Barrikako Emakumeen Ahotsa, Berangoko Emakumeen Kultur Elkartea, Sopelako Itzartu elkartea eta Urdulizko Inola andrazkoen taldea dabiltza jardunaldia antolatzen, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen laguntzaz. Parte hartzeko izen ematea 946 579 282 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna[abildua]uribekosta.org posta elektronikora mezu bat bidaliz egin daiteke. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.

Egitaraua:

• 9:30ean, parte hartzaileei harrera.
• 9:45ean, jardunaldiaren aurkezpena.
• 10:00etan, erakunde-mahaia.
• 11:00etan, mintzaldia.
• 11:30etan, atsedenaldia.
• 12:00etan, lantaldeak.
• 13:45etan, landutakoa komunean jarri eta eztabaida.
• 14:30etan, amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun