Emakumeak artearen historian izan duen ibilbidea aztertuko dute bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 30a, 18:45

Bihar, asteartearekin, "Artearen historiatik pasatu diren emakume artistak" gaiari buruz jardungo du Marta Ortiz hizlariak. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean jarri dute Altzagako San Jeronimo kalean dagoen posta zaharrean. Berbots Erandion Euskaraz taldeak antolatutako ekintza horretan, gainera, "Emakumea Artean. Atzo eta Gaurko emakume artisten inbentarioa" diaporama jarraitu ahal izango da Ortizen azalpenekin batera. Marta Ortizek adierazi duenez, "orain dala urte batzuk hasi nintzen lan honetan, konturaturik, ez zegoela inon be topatzerik Artearen Historiatik pasatu diren emakume artisten zerrendarik. Gutxi batzuk ezagutzen ditugu, baina asko eta garrantzi handikoak dira errenazimendu garaitik hasi eta gaur arte, artea eraldatu duten emakumeak, modalitate guztietan gainera; margolariak, argazkilariak, eskultoreak...". Argazkian, Frida Kahlo pintore mexikarra da emakume artistarik ezagunetariko bat / cc-publicdomain Carl Van Vechten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun