Keltse Eigurenek adierazi zuenez, "aukera aparta da getxoztarrei garraiobide berriak, iraunkorragoak direnak; gure bizikleta mailegu sistemak ere eskaintzen dien alternatiba; eta kontsumo arduratsua edo berrerabilpena ezagutzera emateko". Bestalde, Jose Gomez Emauseko gerenteak azaldu zuenez, "azokak mugikortasun iraunkorraren alorrean gaur egun dagoena herritarrei ezagutzera ematea bilatzen du, eta horrekin batera, egun dauden irtenbideekin esperimentazioa eguneroko praktikotasunera eramatea. Bere garapenean era askotako 20 erakundek hartzen dute parte, auto marketatik hasi eta beste zerbitzu batzuk hornitzen dituzten enpresetaraino”.
Bizikletak eta Iberdrolaren aurpegi berdea
Azokan honako ekintzak topatu ahal izango dira: ibilgailu elektronikoen erakustaldia eta proba, horiek gidatzearen sentsazioa ikusteko; eta bizikleta publikoa eta tokiko merkataritzari buruzko sustatze kanpaina, herriko dendetan erostea zein Getxo Bizi bizikleta publikoak maileguan emateko zerbitzua sustatzeko helburuarekin. Azken horri lotuta, Getxo Bizi sariak emango dituzte, zerbitzu publiko hori gehien erabiltzen duten bi pertsonei eta bi erabiltzaile edadetuenei, bietan emakume eta gizonezkoei.
Azokara hurbiltzen direnek, Iberdrola Nazioarteko energia enpresaren autobusa bisitatzeko aukera izango dute. Bertan, enpresaren ekoizpen txikienari jarriko diote arreta, energia berriztagarriak hobeto ezagutzeko parada edukiko dutela. Horrekin batera, karbono aztarnak ezagutarazteko ekitaldia egingo dute. Bertan, nahi duten guztiei gidatze ekologiko on bat egiteko ohiturak irakatsiko dizkiete. Era berean, bizikletak eta osagarriak trukatzeko azokatxoa egongo da, non erabiltzaileek euren artean bizikletak eta osagarriak trukatu eta ekintza solidarioan parte hartzeko aukera izango dute. Horrekin batera bizikleten azterketa eta mantenurako tailerra izango da ere, azokara datozen bisitariek dakartzaten bizikletak konpontze eta doitzeko asmoz. Txikienei dagokienez, haientzako hainbat ekitaldi ere egongo dira: bide-hezkuntzako zirkuitua, zirkulazioko eta bide segurtasuneko oinarrizko arauak irakasteko; eta mekano ibilgailuak eraikitzeko txapelketa.