Lore apaingarriei buruzko ikastaroan izena emateko gaur da azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 31a, 09:43

Datozen ekainaren 14an eta 16an, astearte eta ostegun, lore apaingarriak laboratzeko oinarrizko ikastaroa egingo du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek izena eman (pdf) beharko dute gaur beranduenez jota. Tailerren ordutegia arratsaldeko 5etatik 7:30etara izango da eta, bertan, lore apaingarriak nola ekoiztu eta kultibatzen diren azalduko dute. Horren helburua, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "gure lorategi eta terrazetan lantzeko beharrezko trebakuntza lortzea da". Horretarako ondorengo gaiak jorratuko dituzte: loreak eta polinizazioa; hazien estratifikazioa; balkoiko landareak; laborategiko landareak; hazitegiak sortzea; loreak kultibatu eta mantentzea; eta tratamenduak. Argazkian, lore apaingarri batzuk Donibane Lohitzunen / cc-by-sa Zubitarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun