Familia, euskara, Euskal Herria eta lagunak elkarrekin lotu dituzu zintzotasunez. Abertzaleen arteko batasuna izan baita zure bizitza osoko helburu eta nahia. Beharrizan guztien aurrean erne, jakituriaz, zuzentasunez eta egiatasunez jokatu duzu. Egoera zail guztietan umiltasunez eta esfortzuak bateratuz adostasuna lortzeko bideak zabaldu dituzu.
Eskertzen dizugu, aita, erakutsitako giza kalitatea, euskaltasuna, egiatasuna eta zure emankortasuna, horrek eraman baikaitu handitasuna eta apaltasuna protagonismorik gabe bateratzeko modua ikastera. Mila esker zure hizketa eta irakaskuntza maitagarri eta jakintsuengatik, zu izan baitzara maisu eta pareko kide atsegin, begikor, irribarretsu eta ohoretsu. Denok batean, herriak eta familiak gogoan zaitugu. Maitasunez, emaztea eta seme-alabak.