Gorliz urik gabe geldituko da etzidamu gauez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 31a, 11:14

Gorlizko Udalak gaur goizean jakinarazi duenez, etzidamu, ostegunetik ostiralerako gauean, udalerri osoko etxeak ur zerbitzurik gabe lotuko dira. Ur-horniduraren etena bost orduz luzatuko delakoan daude, gauerditik goizeko 5etara, "gutxi gorabehera", udal arduradunek azaldu bezala. Eten horren arrazoia Ur Partzuergoa Landatzako ur-biltegia eraberritu eta hobetzeko egiten ari den lanetan datza. Obra horien ostean, biltegi horretatik Gorlizko banaketa-hoditeria orokorrera doan tarte berria abian jarri behar da eta lan hori behar bezala egin ahal izateko etengo dute ur zerbitzua. Udaletik barkamena eskatu dute sor litezkeen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun